Egoitzak, mediku zentro propioa du, Osakidetzako sorospen zerbitzuaz gain. Bi zerbitzuen konbinaketak, egoitzak eskeintzen duen asistentzia integrala izatea baimentzen du. Zentro mediku propioa edukitzeak, familiartekoekin etengabe harremanetan mantentzea baimentzen digu, hauek erabiltzailearen bilakaera / eboluzioa gertutik jakin dezaten.
Erizain eta erizain laguntzaileen zerbitzua urteko 365 egunetan, 24 orduz daukagu. Arreta integrala, kalitatezko zainketekin, erabiltzaile bakoitzari egokituta.
Gizarte langilearen papera funtsezkoa da egoitzan. Erabiltzaileekin egiten duen eguneroko lanaz gain, bera da geroko erabiltzaile izango den eta bere familiartekoekin lehenengo kontaktua mantentzen duena. Egiten den lan soziala, alderdi bio-psikosozial guztiak kontuan hartzen dituen diziplina anitzeko lan talde batekin batera, arreta integrala eta pertsonalizatua ematen da. Erabiltzaileen ongizatea eta kalitatezko arreta ziurtatzeko.
Alderdi Priskologiko eta emozionalen abaluazio psikologiko bakarkakoa eta jarraitua, bai eta terapien prestakuntza eta burutzea; horretarako teknika desberdinak erabiliza, pertsonaren egoera psikologikoa hobetzeko helburuarekin.
Gaixotasun terminal baten diagnosiari aurre egiteko arreta psikologikoa, bai bakarkakoa bai familiartekoentzat ere; gaixotasunaren prozesuko bizipenak dakarzkien arazoak sahiesteko helburuarekin.
Pixkanaka galtzen doazen gaitasunak sustatzeko eta kontserbatzen dituztenak mantentzen laguntzeko eskeintzen den zerbitzua da. Honetarako psikoestimulazio programak eskaintzen dira, horrela gaitasun sozialak eta mentalak hobetuz, eta bizi-kalitate hobe bat sustatuz.
Asteko egun bakoitzean arlo bat lantzen da. Oroipen, kalkulu, irakurketa, soinketa, arreta, psikomotrizitatea, hizkuntza eta musikoterapia ariketak egiten dira. Eskualdeko zentru hezigarri eta elkarte ludikoekin ere trebetasun programak egiten dira.
Bolondres zerbitzua eskeintzen dugu bakartasun egoeran dauden pertsonei leguntzeko; bai egoitzan eta bai egoitzatik kanpo, zahartzaro aktibo eta solidario bat sustatzeko.
Tolosako San Francisco parrokiarekin elkarlanean, nahi duten erabiltzaile guztiei eskeintzen die egoitzak zerbitzu erlijiosoa. Egoitzan ostiralero izaten da meza, urtean behin aitormen komunitarioak eta erabiltzaileak nahi duenero bakarkakoa.
Egoitzak, erabiltzaileen arropen garbiketa eta lisaketa egiten den zerbitzu profesionak propioa du. Gure erabiltzaileek merezi duten garbitasuna eta zainketa ziurtatuta dago.
Kasu hauetan egoitzak bai erabiltzaileari eta bai familiarrei arreta berezia eskeintzen die, eta familientzat, ateak irekiak mantentzen dira eguneko 24 ordutan. Horrez gain, zerbitzu erlijiosoa eta izpide burokratikoetarako aholkuak eskeintzen ditugu.
Fisioterapia eta errehabilitazio gela bat daukagu, hainbat ariketa errehablitagarri egiteko prestatua. Ariketa plan pertsonalizatuen bitartez, beraien gaitasunak sustatzen dituzte, eskarmentu handiko profesionalen eskutik.
Astelehenetik larunbatera egoitzak ileapaindegi zerbitzua eskeintzen du.
Egoitzaren zerbitzu gehigarri bat da, baina aldi berean publikoarentzat zabalik egoten da, aurrez ordua hartuta.
Kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeko beharerezko instalazio eta langile adituak ditugu. Menu bikoitza eta dieta pertsonalizatuak dauzkagu, egoitzako mediku taldeak eta dietista adietuek gainbegiratuak.