• Hitzartuak
- 52 toki Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartuak
- 16 Unitate Psikogeriatrikoan hitzartuak
- Epe laburreko egonaldi hitzartuak
• Pribatuak
- 23 toki pribatu
• UPSI
Unitate Psikogeriatrikoa, dementzia edo desoreka psikiatrikoa diagnostikatuta duten 65 urtetik gorako pertsonei zuzendua dago (agresibitatea, desinhibitzea, sexu jokaeraren alterazioa, ihes egiteko arriskua…..) Unitate hau, Gipuzkoako Foru Aldundiak itundutako 16 logelaz osatua dago. Gure helburua, bertakoen premiei arreta osoa eta banakakoa eskeintzea da, bizi-kalitate on bat izan dezaten.
• 25 plaza, itunduak bai lan egunetan edo erregimen jarraituan.
• 10 plaza pribatu.
Unitate hau, hainbat mailetako desgaitasun eta menpekotasun dituzten buruko desoreka gogorra duten pertsonentzat da. Unitate hau beraien gaitasunak, trebetasunak eta harremanak hobetzera bideratua dago; garapen pertsonala, gizarteratzea, ingurunearekiko parte hartzea eta bizi-kalitatea suspertzeko. Horretarako bitartezkotza psikosozial prozesuak egiten dira, beti ere indibidualizazio printzipioa mantenduz.
25 logelek osatzen dute unitatea, guztiak banakakoak, 24 Foru Aldundiak itundutakoak eta plaza pribatu bat.
• Etxebizitza balioaniztuak:
21 etxebizitzaz osatua dago; sukalde amerikarra, egongela, logela eta bainugela. Garbiketa, garbitegi edota jan zarbitzuak kontratatzeko aukera ere bada. 65 urtetik gorako pertsona autonomoei zuzenduta daude etxebizitza hauek, eta Tolosako Udalak zehaztutako xehetasunak bete beharko dituzte.
• Etxebizitza Komunitarioa:
12 banakako legelez osatua dago: logela bakoitzak bainugela, hozkailu eta mikrouhina ditu, eta hontaz aparte gune komun dira sukaldea, garbitokia eta egongela. Baliobide honetarako sarbidea, Tolosako Udalak markatzen du.