bootstrap template

KALITATE POLITIKA

San Cosme eta San Damian Egoitzako Zuzendaritzak, edadeko pertsonei arreta eta zaintza ematen dienak, bezeroak, egoiliarrak, familiak eta instituazioak, kalitatezko zerbitzuen bidez asebetetzeko beharraz jakitun, konprometituta dago indarrean dagoen legeria eta araudia etengabe hobetzearekin eta burutzearekin, eta, horretarako, kalitate-politika bat definitu du, enpresak kalitate-arloan duen konpromisoa jasotzen duena. Politika hori honako printzipio hauetan oinarritzen da:
  • San Cosme eta San Damian egoitzak bere gain hartzen du kalitatea, bezeroaren eta inplikatutako hirugarrenen gogobetetzetzat ulertuta, jarduteko oinarrizko printzipio gisa.
  • Zuzendaritzak berak hartzen du kalitatearen lidergoa.
  • San Cosmek eta San Damianek konpromisoa hartzen dute baldintza aplikagarriak betetzeko eta kalitatea kudeatzeko sistemaren eraginkortasuna modu jarraituan hobetzeko.
  • Maila guztietan eta eginkizun guztietarako prestakuntza sustatuko da, barneko zein kanpoko prestakuntza-planen bidez.
  • Kalitate-kontrola prozesuen kontrol egokian oinarrituko da.
  • Egoiliarrari zuzendutako jarduerak ezarriko dira, egindako gogobetetze-ebaluazioen ondoriozko premien arabera.
  • Egoitzako antolaketa- eta laguntza-irizpideak egoiliarra normaltasunez bizi den baldintzetara egokitzea.
  • Egoiliarrari banakako arreta ematea.
  • Egoiliarraren autonomia- eta askatasun-sentimendua bultzatuko duten jarduerak ezartzea, haren osasunari buruzko erabakiak hartzeko.
  • Egoiliarraren integrazioa erraztea, bere inguruko jardueretan parte hartuz.
  • Erreferentziazko esparru bat ematen du kalitatearen helburuak ezartzeko eta berrikusteko.
  • Etengabeko hobekuntza helburu iraunkorra da erakundearen barruan.
  • Organizazioak bere helburu eta norabide estrategikorako beharrezkoak diren eta bere sistemarako aurreikusitako emaitzak lortzeko duen gaitasunari eragiten dioten kanpoko eta barneko gaiak zehazten ditu, baita erakundearen testuinguruan identifikatutako alderdi interesatuak ere.
  • San Cosmek eta San Damianek bezeroaren/egoiliarraren baldintzak betetzeko konpromisoa hartzen dute.
Egoitza osoaren ardura da helburuak lortzea, eta, horretarako, beharrezkoa da langile guztiek parte hartzea ekarriko duen kalitate-politika hedatzea, ezartzea eta onartzea.